XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Gauza horiek asmuak hatcheman lezazke, bainan ez ditu bilhatuko behin ere.

Bere hartan tinkaturik atchikitzen du animalea jeinuak.

Jeinua argi, bainan argi hariño mehail.

Jeinuak animalea bidatzen bainan chuchen baztertzerat utzi gabe ihesi: bidatzen eta estekatzen.

Jalgi zazu erlea kofoinetik.

Zer gelditzen zaitzu? Ulichka tchar bat, zion Voltaire idazleak.

Gizona nahi duen tokirat itzul ditake, bazter guzietan haren begia alha, bazter guzien gainean harek ukanki eskua.

Hezi ditu kabalak, hezi haizea, hezi ikatza, hezi petrola, eta orai hezten ari atoma.

Sartu da itsasoan barna, ikertu beharrez itsasoko erreka zolak.

Ausartaren ausarta, abian dago ilhargiari buruz.

Badira haurrak, adinetakoak berdin, gauaz ohetik jalgitzen direnak zerbeit amets nahasi gogoan.

Buruan hartu chedea, urhatsez-urhats betetzen dute, zalhutasun ezin sinhetsiarekin.

Bada harritzeko.

Nola jautsi dira leihotik bizkar hezurra hautsi gabe?.

Nola erabili dira teilatu gainean, behereko hutsaz iretsiak izan gabe?.

Ez dute bizkar hezurra hautsi, ez dira pilinpa-palanpa lerratu, ez baitute bere bidechka hartarik jeus ikusi, eskuin edo ezker, gainean edo beherean.

Iduri lukete hirriskuaz trufatu direla.

Ez dira hartaz trufatu, ez dira hari ohartu.

Lotarik ibilzalea gizona da, bainan ez da gizonean.

Loak ebatsi dio adimendua.

Ez dio asmua baizik utzi.

Animale jeinutsuak iduri du gizon lokartua harat-hunat erabilki: gogan duena egiten du, egiten errotik, bainan bazterrerat so baten emeiteko ahalaz buluzia.

Ez da egiazko gizonaren mailerat helduko.

Animalea eta gizona ezin ditazke uztart elgarrekilan.

Egonen dira animalea eta gizona elgarretarik behech.

Gizona izanki kukuluan.

Gizona gizon.

Gizona nagusi.

Gizona lehen.

Gizona lehen eta animalea haren azpiko, haren zerbitzari.

Animalea azken.

GURE HEINEKOAK

Ardiak mulzoka.

Choriak hedoika.